Ongi etorri Zizurkilgo atalera!!!

Advertisements
Panel 1

Guri buruz

Hezkuntzak eraberritzeko beharra dauka, eraldatzeko beharra. Hori da hezkuntza munduko adituek diotena.  

Haurrak bere buruarengan, besteengan eta bere inguruan konfiantza sentitzen duen heinean  garatuko ditu gaitasunak eta kudeatuko ditu zailtasunak. Konfiantza hori da eraiki beharrekoa. Haurrak konfiantza badu, prest egongo da ingurunea esploratzeko eta aurkikuntza berriak egiteko (garapen kognitiboa). Irakaslearen egitekoa izango da haurraren hezkuntza ibilbidean bidelagun izatea, eta haren gaitasunak, beharrizanak eta zailtasunak deskubritzen laguntzea. Horretarako, baldintza egokiak sortu beharko ditu. Zaintza eta behaketa gakoak izango dira, baita, espazioak proiektu pedagogikoaren zerbitzura jartzea ere. Lau hormaz inguratutako gela itxiak desagertu eta espazio zabalak eraikiko dira. Espazio hauetan haurraren garapen  naturala errespetatuko da. Haurrari aukera anitzak eskainiko zaizkio autonomia garatzeko, adin desberdinetako haurrekin elkarrekintzan aritzeko eta haurrak berezkoak dituen  senak lantzeko: atxikitzeko sena, miatzeko sena, zaintza sena, kidetzeko sena…

Ikastola  eraldaketa pedagogiko berritzaile honetan murgildu da. Lehen urratsak Haur Hezkuntzako etapan  ematen hasi gara. Euskal Herriko hainbat ikastola ere, buru belarri ari da proiektu pedagogiko berritzaile honetan. Ondorengo bideoetan ikus ditzakezue Arizmendi ikastolaren eta Lekeitioko ikastolaren esperientziak, baita, gure Ikastolako esperientzia ere.

Panel 2

Kontaktua

Atal honetan gurekin kontaktuan jartzeko aukera duzu. Bete itzazu jarraiak dituzun atalak eta ahal bezain laster erantzuten ahaleginduko gara.